Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
VII EUSKAL CONFINTa | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea VII EUSKAL CONFINTa – Maria eta Jose Ikastetxea

VII EUSKAL CONFINTa

IMG_20160427_160658

Apirilak 27an, Euskadiko Biodibertsitate zentroan ( Busturia) bildu ginen Euskal Herriko beste Eskola Jasangarrien ordezkariekin VII. Euskal Confint ospatzeko. Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bildu ginen.

Gure ikastetxetik Iraes 21 ikasleak taldea osatzen dugun 4 ikasle joan ginen bertara; Maite Silveti, Joseba Etxabe eta Xeber Matas ikastetxeko ordezkari bezala eta Maialen Zabala Euskal Confinteko Ekolider bezala.

Ikastetxe denek eskola Confintean landu genuen gaia eta bertan bildutako guztia eraman genuen Euskal Confitera mural baten bitartez
Goizean ikasle guztiak lan taldetan bildu zinen eta tailer desberdinak egin genituen. Tailer guztien helburua Iraes 21 taldeaz hausnarketa egitea izan zen:
– Emisioak kalkulatzeko tailerra
– Confint Posterra: Maialen Zabala (Maria eta Jose Ikastetxea) izan zen arduraduana.
– IRAES gutuna
– Abestiaren letra tailerra
– Prentsa Tailerra 1
– ESenRED-erako mezua
– Koreografia tailerra
– Bertso tailerra
– Prentsa tailerra 2

Bazkaldu ondoren, egindako lan guztien aurkezpena egin genuen irakasle guztien aurrean.
Guztia laburbilduz,esperientzia bikaina bizi izan genuen egun honetan ,eta lagun onak egiteaz gain konturatu gara,planeta zaintzea gure esku dagoela!

Lehenengo argazkiak hemen dituzue:
https://plus.google.com/117987203823103206169/posts/F4pVqfP6Dsd

Gehiago jakitea nahi izanez gero hau da gure blog:

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287