M&J IKASTETXEAN BATXILERGOA ESKAINIKO DUGU

BANNER_web_batxilergoa_maiatza

Azken urteetan ikasle zein gurasoek behin eta berriz eskatutakori erantzunez, Ikastetxeko eskaintza osatu eta aberastuko dugu Batxilergoa ezarriz. Era honetara, 0 urtetik hasi eta 18 urte bitartera, ikasketak ikastetxean bertan egiteko aukera izango da.

Eskainiko dugun Batxilergoak, ikasle guztien beharretara egokituz, aukera guztiak bermatuko ditu. Bi modalitate eskainiko dira, “Zientziak” eta “Giza eta Gizarte zientziak”. Gainera, modalitate zein hautazko arloetan talde txikitan lan egiteko aukera izango dute ikasleek, ondorioz, arreta eta jarraipen pertsonalizatua izango dute.

Beraien etorkizuna bideratzeko asmoz ere, tutoretza ordua izango dute astero ikasleek eta  baita, orientazio zerbitzua ere. Instalakuntzak orduz kanpo erabiltzeko aukera ere izango dute gure ikasleek.

Bukatzeko esan, obrak egingo ditugula ikastetxean punta-puntako instalakuntzak izateko.  Gela arruntak, laborategia, tailerra… berritzeaz gain, eztabaidarako, ideiak elkarbanatzeko, aurkezpenak egiteko, erlaxatzeko… gune bereziak izango dituzte ikasleek.

Guzti honekin, erronka berri honi erantzuteko gogo betez gaudela adierazten dugu eta gure ikasleei etorkizunerako ikasketetan aurrera egiteko maila akademiko bikainia eskainiz jarraituko dugula adierazi.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288