Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
M&J Haur Eskolako Matrikulazioa | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea M&J Haur Eskolako Matrikulazioa – Maria eta Jose Ikastetxea

M&J Haur Eskolako Matrikulazioa

BANNER_web_mayo

Familia agurgarriak:

Maiatzean, M&J Haur eskolan, 2015 eta 2016an jaiotako haurrentzat, izen emateko epea zabaltzen da. Hau horrela izanik, hainbat ekintza antolatu ditugu datozen egunetarako gure Haur Eskolaren filosofia oinarritzat hartuta.

Haurra pertsona libre eta autonomo bezala ulertzen dugu. Bera den bezalakoa, bere aukera eta mugekin, bere bizitzaren protagonista da eta bere bidelagun izatea gure helburua, modu libre batean garatu ahal izateko. Honetarako, Ikastetxean sortu dugun “ASKE” metodologiak hiru ardatz nagusi ditu: elkar-ezagutze proiektua, mugimendu askea eta esperimentazio librea; haurrak libreki, aktiboki eta askatasunez arituz bere garapena sustatzen oinarritzen gara.

Bizitzako etapa honetan haurren oinarrizko beharra da, manipulazioa, aurkikuntza eta esperimentazioa, horregatik, gure eguneroko lanean esperimentazio tailerrek garrantzi handia dute. Ideia honekin lotuta, maiatzeko lehenengo hamabostaldian, hainbat ekintza antolatu ditugu, guraso eta haurrentzat. Erantsitako orrian duzue, gure maiatzeko agenda. 

Bestalde aipatu, gure Ikastetxeko haur eskolako funtzionamendua ongi ezagutzeko, ate ireki-tailerrak antolatu ditugula maiatzaren 7an, larunbata, goizeko 10:30etik 12:00etara. Hurbildu ezin duenak, hitzordu pertsonalizatua eska dezake nahi duen egun eta orduan, 943860462 telefonora deituz edota www.mariatajose.eus web orrian.

Matrikulazio epea, maiatzaren 2tik 13ra bitartean egongo da irekia eta bi aukera izango dituzue:

  • Ikastetxeko idazkaritzara hurbil zaitezkete eta bertan era pertsonalean informatuko zaituztegu eman beharreko pausoez. Gai honi buruz izan dezakezuen edozein galdera edo zalantza argitzeko, 943860462 telefonora deitu eta idazkaritzarekin harremanetan jarri. Idazkaritzako ordutegia, 09:00-13:00 eta 15:00-17:00.
  • On-line. Ikastetxeko web gunean zabalik dagoen atalera joz eta bertako pausoak jarraituz.

ZUZENDARITZA


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287