Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
GURE IKASLEEK JAKIN-MINA ZIURTAGIRIAK JASO DITUZTE | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea GURE IKASLEEK JAKIN-MINA ZIURTAGIRIAK JASO DITUZTE – Maria eta Jose Ikastetxea

GURE IKASLEEK JAKIN-MINA ZIURTAGIRIAK JASO DITUZTE

IMG-20160416-WA0004

Apirilaren 15ean DBH 4. mailako zazpi ikaslek Gipuzkoako Foru Aldundian, Jakin-mina 2015-2016 ziurtagiria jaso zuten.
Ziurtagiriak ikasturtean zehar hainbat ostiraletan Jakiunde erakundeak Donostiako EHUko campusean ikasleentzat antolaturiko hitzaldietara joan izana saritzen du. Hitzaldi hauetan unibertsitate mundutik eskainita gure ikasleentzat interesgarriak suertatu diren hainbat gai jorratu dira: nanoteknologia, neurobiologia e.a.
Markel Olano Ahaldun Nagusi jaunak banatu zizkien ziurtagiriak ikasleei. Bertan izan ziren José María Asua, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko zuzendaria eta Jakin-mina egitasmoaren sortzailea, Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore-ohia eta Arrasateko Jakin-mina zikloaren gidaria.
Ziurtagiriak jaso eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza eta historia ezagutzeko aukera izan zuten ikasle eta irakasleek.
Ikasleek esperientzia osoa benetan interesgarria eta baliagarria dela diote eta aurrerantzean ere horrelako jardueretan parte hartzera animatuko ditugu gure ikasleak.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287