Gurasoak irakasle: Birziklapen tailerra

SDC17915

Pasa den asteazkenean, apirilaren 20an, ikasle baten ama den guraso batek papera egiteko tailer esperimentala eskaini zigun 4 urteko geletan.
Gurasoen lanbideak landu genituenean, martxoan, tailer honen berri eman zigun Silviak, eta ikasleek, esperientzia honen berri izan zutenetik, interes handiz itxaron zuten lanean aritzeko eguna.
Dakizuen bezala, gure ikastetxean gurasoek hezkuntza proiektuan parte hartzeari bere biziko garrantzia ematen diogu. Eta kasu honetan, Silviak birziklapen planta batean lan egiten duela aprobetxatuz, paper xehetua eta ura erabiliz, benetako paper birziklatua sortu zuten gure ikasleek!
Zein ongi pasa genuen guztiok elkarrekin lanean! Eskerrik asko Silvia!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288