ESKOLA CONFINTa

IMG_20160406_132801

Apirilaren 6an , IRAES IKASLEAK TALDEKO kideak Eskola Confinta ospatu zuten DBHko ikasleekin. Horretarako lehendabizi DBH osoa areto nagusian elkartu ginen.
Bertan Iraes 21 ikasle taldeko kideak aurkezpen bat egin zuten. Bi helburu zituen aurkezpenak:
– Lehenengo helburua Iraes taldea zer den, zeintzuk osatzen duten,zertarako elkartzen diren,…azaltzea izan zen.
– Bigarrena berriz egin beharrekoa azaltzea. Aurten landu duten gaia Parisko Akordioa izan da. Beraz, bere xedea zein den azaldu zuten.

Amaitzeko geletara igo eta bertan lan –talde txikitan ikastetxe, herri eta erkidego mailan CO2a murrizteko egin daitezkeen ekintzetaz hausnartu zuten.
Hemen jasotako informazio guztiarekin Iraes 21 ikasleak taldekoak, Apirilaren 27an Busturiara joango dira, gure ikastetxean egindako lana aurkeztera EUSKAL CONFINTera. Izango duzue bertako berri.

Informazio gehiago nahi baduzue ondorengo orrialdean aurkitu dezakezue:
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288