Month: apirila 2016

M&J IKASTETXEAN BATXILERGOA ESKAINIKO DUGU

Azken urteetan ikasle zein gurasoek behin eta berriz eskatutakori erantzunez, Ikastetxeko eskaintza osatu eta aberastuko dugu Batxilergoa ezarriz. Era honetara, 0 urtetik hasi eta 18 urte bitartera, ikasketak ikastetxean bertan egiteko aukera izango da. Eskainiko dugun Batxilergoak, ikasle guztien beharretara

VII EUSKAL CONFINTa

Apirilak 27an, Euskadiko Biodibertsitate zentroan ( Busturia) bildu ginen Euskal Herriko beste Eskola Jasangarrien ordezkariekin VII. Euskal Confint ospatzeko. Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bildu ginen. Gure ikastetxetik Iraes 21 ikasleak taldea osatzen dugun 4 ikasle joan ginen bertara; Maite

INTERNET, SARE SOZIALAK ETA TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA SUSTATUZ

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Europako Batasunaren “Safer internet day” programatik datorren deialdiarekin bat egin eta ume eta nerabeek internet, sare sozialak eta teknoliga berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikusentzunekoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea

M&J Haur Eskolako Matrikulazioa

Familia agurgarriak: Maiatzean, M&J Haur eskolan, 2015 eta 2016an jaiotako haurrentzat, izen emateko epea zabaltzen da. Hau horrela izanik, hainbat ekintza antolatu ditugu datozen egunetarako gure Haur Eskolaren filosofia oinarritzat hartuta. Haurra pertsona libre eta autonomo bezala ulertzen dugu. Bera

2. DBH ZUMAIA – SAKONETA

Apirilak 18an, 2. DBHko ikasleek Zumaiatik Sakonetarako bidea egin genuen oinez, Talaia ibilbidea jarraituz. Elorriagan hamaiketakoa eta atseden txiki bat egin ondoren bidea jarraitu genuen. Portutxikiko begiratokitik pasa ondoren, Sakonetara iritsi ginen. Marea beheran agertzen den harrizko plataforma zabal horretan,

Gurasoak irakasle: Birziklapen tailerra

Pasa den asteazkenean, apirilaren 20an, ikasle baten ama den guraso batek papera egiteko tailer esperimentala eskaini zigun 4 urteko geletan. Gurasoen lanbideak landu genituenean, martxoan, tailer honen berri eman zigun Silviak, eta ikasleek, esperientzia honen berri izan zutenetik, interes handiz

SAN TELMO LITERATUR LEHIAKETAN IKASLE SARITUAK

Gure ikastetxetik modu berezian zoriondu nahi ditugu San Telmo literatur lehiaketaren edizio honetan sariak jaso dituzten ikasleak . Bai idatziz eta baita ahozkoetan ere lorturiko emaitzak oso onak izan dira, eta oraingoan ere ikasleek sormena, idazteko zaletasuna eta euskaraz aritzean

GURE IKASLEEK JAKIN-MINA ZIURTAGIRIAK JASO DITUZTE

Apirilaren 15ean DBH 4. mailako zazpi ikaslek Gipuzkoako Foru Aldundian, Jakin-mina 2015-2016 ziurtagiria jaso zuten. Ziurtagiriak ikasturtean zehar hainbat ostiraletan Jakiunde erakundeak Donostiako EHUko campusean ikasleentzat antolaturiko hitzaldietara joan izana saritzen du. Hitzaldi hauetan unibertsitate mundutik eskainita gure ikasleentzat interesgarriak

INGELESEKO UDALEKU IREKIAK M&J IKASTETXEAN

Aurten ere M&J Ikastetxeko Guraso Elkarteak ingeleseko udaleku irekiak eskainiko ditu Ikastetxean. Aurreko urteetan bezala, TEKINSKOOL-ekin kontatuko da.  Bi maila bereiztuko  dira ikasleen adinaren arabera, alde batetik SUMMERFUN egongo da, 3 urtetik 12 urte bitartera (uztailaren 4tik 29ra) eta bestetik,

1.DBH ZUMAIA-ZARAUTZ

Apirilak 14an, 1. DBHko ikasleak Zumaiatik Zarautzeko bidea egin genuen oinez. Zelaiez, itsaslabarrez, itsasoaz, mahastiez, … gozatuz Zarautzera iritsi ginen. Bertan bazkaldu eta hondartzan jolastu ondoren etxeruntz abiatu ginen trenez. Arratsalde bikaina Zarautzeko hondartzan!