Month: martxoa 2016

DBH 3 URBIAN ELURRETAN

Martxoaren 17an DBH3. mailako ikasleek mendi irteera polita egin zuten. Urbiara joan ziren eta denen gozamenerako elurrez jantzita zegoen mendia. Behar bezala ekipatu ondoren eta eguzkia lagun izanik egun zoragarria bizitzeko aukera izan zuten gure ikasleek.

Gurasoak irakasle!

Azkeneko aste hauetan, gure ikasleen gurasoen bisita izan dugu 4 urteko geletan. Dakizuen bezala, gure ikastetxean gurasoek hezkuntza proiektuan parte hartzeari berebiziko garrantzia ematen diogu. Eta lanbideen gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, zein hobeto beren esperientziez hitz egiteko? Ikasle askoren

GURE HERRIA

Pasa den asteartean, martxoak 15, Zumaiako eraikuntzak eta kaleak ikustera joan ginen. Udaletxera hurbildu ginenean , bertara sartzeko aukera izan genuen. Udaletxeko instalakuntzak eta bulegoak bisitatu genituen eta azkenik, pleno aretoan egon ginen. Zein polita iruditu zitzaigun! San Juan iturri,

SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURAREN gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz ,eskola eta familien arteko konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzeko, martxoaren 15an, 3 urteko gelako ikasle, guraso eta irakasleok elkartu eta erroskilak egin genituen. Gauza asko ikasi genituen denon artean: erroskilen osagaiak zein diren, orea

DBH1: KONPOSTAJEA ESKOLAN

Eskola Agenda 21en barruan, aurten ZISARE programa jarri dugu martxan eskolan. Helburu nagusia, beraiek sortzen dituzten hondakinetatik abiatuta, ikasleak materia organikoak izan dezakeen balioaz jabearaztea da. Programaren barruan ikasleek hainbat unitate didaktiko lantzen dituzte (hondakinen murrizketa eta birziklapena; konpostagailu barruko

ONTZIGINTZA ZUMAIAN

“Zumaia Ezagutzen” ingurumen-heziketa kanpainaren barruan, DBH 2.mailako ikasleak “Ontzigintza Zumaian” unitatea landu dute. Unitate honen helburu nagusiak: • Zumaiarrek historian zehar izan duten bizimodua ezagutzea. • Egungo ontziola baten funtzionamendua ezagutzea. Bi ataletan banatu da ekintza hau; alde batetik, ikasgelako

AROTZ-ENEA

Martxoaren 7 eta 8an, L.H. 4. mailakoak, Nafarroako Etxarri Larraun Aterpetxean izan ginen. Bertan bi egun igaro eta hainbat jarduera burutu genituen . Natura eta ingurunea ezagutzeko aukera izateaz gain, elurraz gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen. Bestalde, gure harremanak

GARAZI BERGARA PODIUMEAN

Hasi da txirrindulari denboraldia eta honekin batera emaitza onak ere bai. Bi lasterketa jokatu, bata,  Errenterian eta bestea,  Zarautzen eta bietan,  Garazi Bergarak podiuma zapaldu du. Lehenengo kasuan 3. amaitu zuen eta Zarautzeko proban bigarrena. Bestalde,  aipatu Garazirekin batera lasterketa

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen tailerrak

“HAZI BIZI HEZI” Bizipen tailerrekin jarraituz, pasa den astean, 3, 4 eta 5 urteko haurren gurasoekin elkartu ginen, familientzat interesgarriak diren gaiak tratatzeko. Gurasoekin elikadura eta osasun ohituren inguruan jardun genuen.  Horrez gain, haurren ahoskeran eragina izan dezaketen faktoreen inguruan

SOS AFRIKA

Gaur, DBH 2. mailako ikasleek Afrkarako jaso zen arropa eta zapata erabiliak biltzen ibili dira. Aurten ere, gelaz gela ibiltzeak emaitza onak utzi dizkigu. Bestalde, janari bilketa ere arrakastatsua izan zen eta gure asmoa haiekin batera bidaltzea zen, baina zoritxarrez