SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAZ-KOPLA

Santa Ageda argazkia

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dela eta,  Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak,  Branka, San Juan Egoitza eta Otezurira joan ginen hirugarren adinekoei  Santa Agedako koplak abestera. Ohikoa bihurtu den ohitura hau oso aberasgarria iruditzen zaigu ikasleek horrelako bizipenak bizitzeko aukera dutelako.  Momentu hunkigarriak bizi izan genituen, heldu batek bere txistua hartu eta guk kantatu bitartean,  berak txistua jotzen zuenean edota bukatzean txalo zaparrada jotzean. Agurtzean, berriro Olinpiadetan elkartuko ginela esan genien eta ongi baino hobeto prestatzeko ere bai eta gustura baino gusturago geratu ziren.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288