Izar txikiak Unibertsoa ezagutzen

IMG-20160225-WA0000Kaixo lagun!

Atzo EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN izan ginen lantzen ari garen gaian sakontzeko. Bertan, Unibertsoan barrena bidaia izugarria egin genuen bertako planetak eta izarrak ezagutuz. Ikusgarria benetan!

Askotan ahaztu egiten zaigu gure mundua, gure Lurra, Unibertso erraldoi baten parte dela eta gu bertako zati ñimiño izanik, gure existentziaz ohartzea eta baloratzea. Mila galdera eta kuriositatea sortzen dira, baina… hauen erantzunak lortuko bagenitu, Unibertsoak misterio kurtsua galduko luke… Hala ere, Unibertsoa liburu zabal bat da eta galdera horien erantzunak bertan daude, hau irakurtzen jakitea besterik etzaigu falta.

Azken finean, izarren hautsa gara, gure sorlekura noiz bueltatuko. Bitarte horretan, goazen ba gure ametsengatik borrokatu eta gu, izar txiki garen horretan, gure disdira egunetik egunera ederragoa izateko lan egitera.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288