GAISOTASUN ARRAROEN EGUNA ETA DRAVET SINDROMEA

CARTEL-A-4-NIÑA-BOLIS-DRAVET
Azken pare bat urtetan Maria eta Jose Ikastetxean bolígrafo, errotulagailu, … eta idazteko tresna desberdinen bilketa egiten dugu, Honen berri izan zuten Dravet Fundakioko kideek eta gurekin harremanetan jarri ziren. Dravet Sindromea gaisotatun arraro bezala izendaturik dago eta gaur, OTSAILAK 29, GAISOTASUN ARRAROEN EGUNA izanik luzatu diguten gonbitea zuen esku jartzen dugu; kontutan izanik gainera aurten EKITATEAren gaia era sakonago batean lantzen ari garela ikastetxen.

ZURE BOLIGRAFO ETA ERROTULADOREEK DRAVET SINDROMEA SENDATZEN LAGUN DEZAKETE

Birzikla itzazu 

Dravet Sindromea, haurtzaroko epilepsia miokloniko larri gisa ere ezaguna, gaur egun sendaezina den eritasuna da. Haurrak 4 eta 12 hilabete bitarte dituenean agertzen da eta kontrolatzen zailak diren krisi epileptikoak ditu ezaugarri nagusi.

Adriana, 4 urteko neskato noaindarra, eritasun honen kontra borrokatzen ari da 4 hilabete zituenetik.

Kanpaina honek, modu erraz batean ingurumena zaintzen laguntzeaz gain, ahalbidetzen dizu Dravet Sindromearen kontrako tratamendu eraginkorra bilatzen laguntzea, Dravet Sindromearen Fundazioak martxan jarritako ikerketa proiektuen bitartez, lortzen diren etekinak fundazio horretara bideratuko baitira.

Haur hauendako sendabidea aurkitzeko borroka gogorra da, baina batez ere erlojuaren kontrako borroka da.

Komunitate zientifikoak senda daitekeelako uste osoa du, lagundu iezaguzu sendabidea lortzen. Elkarrekin egin dezakegu.

Azkenik zer jasotzen dugun eta zer ez azaltzen duen kartela duzue hemen klikatuz.

Mila esker guztion elkarlanarengatik.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288