Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
EUSKADIKO MAHAI TENIS TXAPELKETA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea EUSKADIKO MAHAI TENIS TXAPELKETA – Maria eta Jose Ikastetxea

EUSKADIKO MAHAI TENIS TXAPELKETA

IMG-20160209-WA0018

Otsailaren 7an, Euskadiko mahai-tenis txapelketa jokatu zen Irungo Sonia Etxazarreta mahai-tenis teknifikazio zentroan eta bertara gerturatu ziren gure ikastetxeko bi kide, Maite eta Nerea Aizpurua Vaquero ahizpak hain zuzen ere. Maite infantil mailan aritu zen eta Nerea berriz, alebin mailan.

Kontutan izanik pasa den urtarrilaren 30ean Gipuzkoako infantil mailako txapelketa jokatu zela, eta bertan Maitek garaipena lortu zuela, konfiantzaz gainezka joan ziren gure ikasleak.

Txapelketa hasi bezain pronto, argi geratu zen bi ahizpak, bakoitzak bere kategorian,  garaipenaren lehian buru belarri murgilduko zirela eta horrela izan zen.

Nerea TXAPELDUN izan zen alebin mailan eta Maite berriz, AZPITXAPELDUN  infantiletan.

ZORIONAK BIOI!!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287