CAMBRIDGE AZTERKETAREN BOSGARREN DEIALDIA

cambridge_mariatajose

Ikasturte berriarekin batera, Cambridge-ko azterketak egiteko 5. deialdia abian da jada.

Eleaniztasuna Ikastetxeko ardatz nagusietako bat izanik eta Ingelesak duen garrantzia kontuan harturik, nabariak dira azken urteetan hizkuntza honen inguruan egin ditugun hobekuntzak.  Iazko abenduan, Cambridge-ko azterketa ofizialen lehen deialdiko azterketak egiteko aukera izan genuen gure ikastetxean. Bigarren deialdiari dagokionez, azterketak martxoan izan ziren, eta ekainean berriz 3.deialdiari zegozkien azterketak egin ziren. Oraingoan, bosgarren deialdiaren epea irekitzen da azterketa ekainean egiteko asmoa dutenentzat.

Maila desberdinetako azterketak hauek dira: BEC PRELIMINARY, BEC VANTAGE, BEC HIGHER, KET, KET FOR SCHOOLS, PET, PET FOR SCHOOLS, FCE, FCE FOR SCHOOLS, CAE, CPE. Azterketak egiteko aukera edonork izango du, hau da, irekiak dira, baina prestatzen ari diren gure ikasleentzat, abantaila garbi bat dago gainera, beraiek ezagutzen duten leku batean azterketa egiteko aukera izango baitute.

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan ikastetxea@mariatajose.eus posta elektroniko bidez edota, 943 860462 telefonora deituz.

Matrikula epea: martxoak 14ra arte.

Informazio gehiago hemen

Informazio gehiago “For Schools” deialdiari buruz

Inskripzio orria hemendik deskarga dezakezu.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288