Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
BIDE HEZIKETA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea BIDE HEZIKETA – Maria eta Jose Ikastetxea

BIDE HEZIKETA

20160217_100631

Otsailaren 15, 16 eta 17an, Iban Udaltzaina etorri zen Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleengana Bide Heziketaren inguruan zenbait aholku ematera. Lehenengo bi egunetan teoriari eskainiak izan ziren eta 3. egunean saio praktiko egin genuen. Lehenbizi, garraiobide ezberdinez hitz egin zigun eta bakoitzaren erabilpen egokia zein izan beharko lukeen azaldu. Ondoren, gure adinean lagunek duten eraginez ere aritu zen,  kaskoa eramateko orduan, zebrabide edo semaforoak igarotzeko orduan… Teoria argi izatean, saio praktiko dibertigarri bezain hezitzailea egin genuen Ibanekin. Gelakide guztiak bizikletak hartu eta Ikastetxetik Narrondora doan bide gorri zatia egin genuen. Gero talde txikitan, errepide zati batean ere ibili ginen udaltzainaren motorraren laguntzarekin. Bai bidegorri eta bai errepidean bizikletan nola ibili behar den ikasteaz gain, gure ingurumen eta osasunarentzat ezin hobea den garraiobidean ibiltzeko gomendioarekin amaitu genuen saioa.

Bideoa


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288