SARA MANCISIDOR PODIUMEAN

Podium 2015-4

Abenduaren 14an, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian. Sara Mancisidorrek lasterketa bikaina egin ostean 3.postua lortu zuen.
Denboraldi bikaina egiten ari da Sara eta orain arte egin dituen bost krosetan izugarrizko emaitza onak lortu ditu. Esaterako, Zarautzeko krosean garaipena lortu zuen, pasa den abenduaren 5ean; Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuen parte Aranda de Dueron ospatu zen krosean eta Hernanin ere, bigarren postua lortu zuen.

Ezin ahaztu ordea, berarekin batera, gure ikastetxeko Laia Zendoia eta Pablo Uranga ere, Gipuzkoan zehar egiten diren krosetan ari dira korrika eta hemendik, animatu hirurei, jarrai dezatela kirol honetaz gozatzen.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288