Santo Tomas

Guraso agurgarriak:

Astelehen honetan, abenduak 21, DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleok ikasbidaiarako diru-laguntza lortzeko, txosna irekiko dugu Alai auzoan, San Tomas eguna dela eta.

Gogoratu bertako Kultur Elkarteak egun horretarako hainbat ekintza antolatu dituela 11:00etatik hasita, besteak beste, puzgarriak, animaliak ikusgai, trikipoteoa, Gorriti eta bere animaliak…

Lerro hauen bidez, Alai auzora hurbiltzera, txistorra jatera eta San Tomas eguna jai giroan ospatzera animatzen zaituztegu.

Adeitasunez,

DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288