Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU – Maria eta Jose Ikastetxea

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

 

euskara_eguna

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dugula eta, hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu M&J Ikastetxean. Nahiz eta ostegunean bertan, goiz eta arratsaldez ekintza ugari izan, aurreko larunbatean hasi ginen herrian antolatu zen Euskararen ura, eskutik eskura ekitaldiarekin.

Giro onean, Zumaiar ugarik, eskuan katilua genuela, gizakate eder bat egin eta Zumaiako alde zaharrean zehar ibilbide polita egin genuen . Zumaia Jauregi aurrean, Sanjuaniturrin ura hartu eta Olazabal idazkaria kalea, Arlabetakoa etxea, Foruen enparantza, San Jose kalea eta Urtzuriagako etxearen aurretik igaroz, Bonifazio Etxegarai kaleko aldapa jaitsi eta Eusebio Gurrutxaga plazako, Torreberriko estalpe azpian zegoen pitxarra betetzeko aukera polita izan genuen bertaratu ginen guztiok. Ura (euskara), eskuz esku eta katiluz katilu bere helmugara bideratuz.

Bestalde, ostegunerako prestatu dugun programazio oparoarekin,  primeran pasatzeko aukera izango dugu ikastetxeko partaide guztiok.

Bizi dezagun EUSKARA!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287