Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
EKAINBERRIRA IRTEERA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea EKAINBERRIRA IRTEERA – Maria eta Jose Ikastetxea

EKAINBERRIRA IRTEERA

DSC02328

Abenduaren 10ean, eguraldi zoragarria aprobetxatuz, LH 1.mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri ikustera. Lehen Gizakien gaia lantzen ari garenez, Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatzea aukera paregabea iruditu zaigu.

Goizean goiz autobusa hartu, bertara iritsi eta Ekainberrirako bideari ekin genion.  Lehen Gizakien antzera, kobazuloan murgildu eta oreinen, zaldien … margolanak topatzen aritu ginen; hartzaren benetako hezurdura ere aurkitu genuen! Beraien antzera, ikatz eta buztinarekin margotzen aritu ginen eta gure artelanak etxerako oroigarri ekarri genituen.

Bisita amaituta, eguzkitan bazkaldu eta parkean jolasean ibili ginen.  Arratsaldean ikastetxera itzuli ginen, a ze egun zoragarria pasatu genuen!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287