Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
OROITZAPENAK ERAIKIZ | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea OROITZAPENAK ERAIKIZ – Maria eta Jose Ikastetxea

OROITZAPENAK ERAIKIZ

4B-gela

Urteak pasatzen direnean eta handitzen garenean, lagunak elkartu, eta eskolan igarotako garaietaz hitz egiten hasten gara sarritan. Gogoratzen zarete halakotaz, eta nola egun batean …, eta irakasle hura nola … Une asko dira elkarrekin igarotzen ditugunak eta egunerokotasunak batzutan monotonian murgiltzen gaitu; matematikako problemak egin, euskarako sinonimo, bertso, berridazketak, gaztelerako “s”, “z”, verbo, adjetivo, e.a. Horiek dira gure eguneroko jardunak. Irakasleon ardura da gure arteko bizikidetza hobetzeko esperientzi gune desberdinak ikasleei eskaintzea eta horien artean kokatuko genuke orain dela ia hilabete Getariara egin genuen bidea.

Udazkeneko egun argitsu eta epela izan genuen lagun. Denok elkarrekin eguna igarotzeko irrikitan ginen eta horrelako baldintzekin ezinezkoa zen zerbait gaizki ateratzea. Primeran pasa genuen guztiok! Ikasleak egunak joan eta etorri eta behin eta berriz aipatzen dute zein ondo pasa zuten eta zenbat nekatu ziren.
Horrelako egun asko izatea espero dugu, batzuk ikastetxetik kanpo eta beste batzuk bertan. Irakasleok hortan saiatuko gara eta ikasleak prest daude beti. Getariako egun horren xehetasunak ez ahazteko argazkiak ditugu web orrian. Ikusi eta gozatu!

AUPA LAUGARREN MAILA!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287