“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrak

hazi_bizi_hezi

Bada denbora  “HAZI, BIZI, HEZI” bizipen tailerrekin hasi ginela.  Hauekin, eskola eta familien arteko topaleku bat osatzen dugu. Gure ikasle eta zuen seme-alaben hazkuntza eta hezkuntza prozesurako, eskola eta familien arteko elkarlana, hurbiltasuna eta lagunartea beharrezkoak ikusten ditugu, eta horregatik, jarduera hauetan sakontzen jarraitu nahi dugu.

Horretarako, aita eta ama guztiak gure Bizipen tailerretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.  Etor zaitezte !!!

 

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerra:

Gaur egun, gero eta sarriagotan gurasoek tutoreei kezka bat azaltzen diete. Gure seme-alabak edo ikasleei maiz ESANDAKOA BETETZEA  kostatzen zaiela eta entzungor jarrera izaten dutela, alegia.

Egoera honek frustrazioa, erruduntasuna, ezjakintasuna eta haserrea sortzen ditu.

Tailerrean ESANDAKOA BETETZE EZA-DESOBEDIENTZIA gaia tratatuko dugu, adin horretako garapen prozesua kontuan hartuta. Halaber, egoera horietan erabil daitezkeen tresnak azalduko ditugu.

Hauek dira tailerren egunak:

  • 3 URTEKOEN TAILERRA: AZARAOAREN 18A, ASTEAZKENA 15:00.
  • 4 URTEKOEN TAILERRA: AZAROAREN 16A, ASTELEHENA 15:00.
  • 5 URTEKOEN TAILERRA: AZARAOAREN 19A, OSTEGUNA 15:00.

Gurekin sintonia egin nahi izanez gero, etorri zuen seme-alabekin 14:45ean.

Anima zaitezte!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288