Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
Goiz alaia Zubietan Amets Batekin | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea Goiz alaia Zubietan Amets Batekin – Maria eta Jose Ikastetxea

Goiz alaia Zubietan Amets Batekin

CIMG3054

Azaroaren 18an, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak protagonista handiak izan ziren Zubietan ospatu zen Amets Bateko jardunaldi berrian. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako, Errenteriako Telleri-Alde Ikastetxeko eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 136 ikaslek primeran pasatzeko aukera paregabea izan genuen.

Eguraldia lagun, asko gozatu genuen Zubietako gune desberdinak ezagutzen, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusten, Zubietako Garatu pisuan jolasten eta lehen taldearen entrenamendua ikusten. Gainera, lehen taldeko jokalariak diren David Zurutuza eta Hector Hernandezekin une atsegina pasatzeko aukera izan genuen. Galderak egin aurretik, guk, kopla polit batzuk abestu genizkien bi txuri-urdinei. Ondoren, galderak egin eta haien sinadurak lortu eta gelaka argazki bat atera genuen bi jokalariekin. Baina dibertsioa ez zen hemen amaitu, arratsaldean, talde osoa Donostiako Aquariumera gerturatu ginen eta bertan itsas-mundua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Gainera, hilaren 21ean, Anoetara joango gara Sevillaren aurkako partida ikustera. Dudarik gabe, esperientzia paregabea suertatu zitzaigun.

Bideoa

20151118_140136


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287