Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
DBH 3. MAILAKO IKASLEEK ZIENTZIAREN KARPA BISITATU ZUTEN | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea DBH 3. MAILAKO IKASLEEK ZIENTZIAREN KARPA BISITATU ZUTEN – Maria eta Jose Ikastetxea

DBH 3. MAILAKO IKASLEEK ZIENTZIAREN KARPA BISITATU ZUTEN

IMG_20151105_121057

Azaroak 5ean DBH 3ko ikasleek goiz pasa interesgarria egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatu zuen Zientziaren Karpa ikusten.
Hamabi stand desberdin zeuden ikusgai eta hauetan jolasaren bidez eta era guztiz ludikoan ezagupenera iristeko bideak eskaintzen ziren.
Edizio honetan, besteak beste, kimika, psikologia, konputazioa eta adimen artifiziala, fisika, ingeniaritza, arkitektura eta energia berriztagarriei buruzko stand zientifikoak izan ziren ikusgai. Hortaz, gure gazteek generadore bat nola egiten den, 3D inprimagailu baten funtzionamendua, edota bonbilla apurtu bat nola piztu ikasi zuten.
Gure ikasleek zientzia ez dela aspergarria egiaztatu zuten eta bisitaldiaren balorapen guztiz positiboa egin zuten.

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287