LIZARRUSTI

IMG_9439

Maiatzaren 28 eta 29an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, ikasturte amaierako bidaia egin genuen. Lizarrustiko aterpetxera joan ginen, Aralarko parke naturalera. Eguraldiak lagun, oso ondo pasatu genuen egin genituen ekintza desberdinetan. Lehenengo egunean, Lizarrustira iritsi, maletak uzti eta egun osoko mendi buelta egitera abiatu ginen. Lareoko urtegian hamaiketakoa egin eta mendian barrena jarraitu genuen. Bazkaldu ostean, kobazulo batean sartu ginen espeologia egitera eta zoragarri pasa genuen basa eta putzu artean. Hori bai txukun-txukunak atera ginen. Arratsaldeko 19:30ak aldera iritsi ginen aterpetxera eta dutxa ederra hartu, afaldu, egunean zehar ateratako argazkiak ikusi eta “lo” pixkat egitera joan ginen.

Hurrengo goizean, gosaldu eta tirolina egiteko aukera izan genuen. Gozatu ederra hartu ostean, bazkaldu, autobusa hartu eta etxerantz abiatu ginen. Giro ezin hobean primeran pasatu genuen!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288