III.BELAUNALDI ARTEKO OLINPIADAK

20150527_125858

Maiatzaren 27an, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Otezuri eta San Juan egoitzetara joan ginen zentroko adineko pertsonekin III. Belaunaldi arteko olinpiadetan parte hartzera. Bertan, parte hartzeko gogo biziz zeuden adinekoak, gazte koadrilarekin nahastu genituen, eta taldeak osatu ostean, bolo, petanka eta karta txapelketei eman genien hasiera. Aiton-amonek, batzuk gurpildun aulkietan eta beste batzuk zutik egiten zituzten beren jaurtiketak eta batzuk, oraindik abilezia berezia dutela ere erakutsi ziguten. Gazteak, berriz, gurpildun aulkietan, begiak estalirik eta bastoiari helduta egin behar izan zituzten jaurtiketak eta batzuei besteei baino gehiago kostatu arren, talde guztiek lortu zuten bolo guztiak botatzea.

Kartetan aritu zirenak, berriz, 6ko urrean jolastu zuten eta gazteen ohitura falta, adinekoen esperiantziaz konpentsatu zuten.

Talde txapeldun bat ere suertatu zen eta oroigarri gisa diploma jaso zuten. Hala ere, azpimarratuko nuke irabazlea, egon zen giroa izan zela, eta adinekoak duten alaitasuna eta gazteekin elkartuz erakusti duten bizipoza. Gainera, egin genuen ahalegina eta esfortzuaz osatzeko, hamaiketako ederra eman ziguten.

Beraz, adineko nahiz gazte, hasi datorren urteko olinpiadak prestatzen!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288