Month: maiatza 2015

VI EUSKAL CONFINT

Goizean ikasle guztiak lan taldetan bildu ginen eta tailer desberdinak egin genituen- Tailer guztien helburua Iraes 21 taldeaz hausnarketa egitea izan zen: – Pankarta – IRAES bertsoak – ESenRED play back – Europa antzerkia – Irakasleei mezua – Eskutitza –

MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA

Pasa den astelehena, maiatzak 25, 5 urteko geletan musika-tresnen erakusketa egin genuen. Haurrek bere gurasoekin etxean musika-tresnak egin zituzten. Nolako irudimena! Eta zenbat lan! ZORAGARRIA izan da! Marakak, arpak, kitarrak, bateriak, tronpetak, turutak, xirulak,danborrak … Eskerrik asko Aitatxo eta Amatxo

ANTZERKIA

Laugarren mailako ikasleek, maitzaren 21ean, “Jon Ausarta” eta “Hollywoodeko Izarra” antzerkiak eskaini zituzten ikasle eta gurasoentzat. Gure artista hauek, buru belarri aritu ziren gidoiak ikasten, eszenatokiko horma-irudiak marrazten eta margotzen, eta entseguak egiten. Esan beharra dago, lan bikaina egin zutela

Gure festa

Kolorez beteta etorri zaigu aurtengoan eskolako festa eguna: gorriak, urdinak, berdeak, zuriak… denak elkar lanean eta jolasean gozatuz. Giro bikaina eta irribarrea nagusi izan dugu bi egun hauetan. Horrelaxe jarraitzea da gure asmoa eta Joakinak Deunak datorren ikasturtean ere ilusioz

2.DBH URDAIBAIN

Maiatzaren 18an, 2.DBHko ikasleak Urdaibaira  joan ginen urte amaierako ibilaldia egitera. Goizean goiz irten ginen eta bertan goizean eta arratsaldean ekintza desberdinak izan genituen: – Kanoak: binaka ibili ginen piraguetan eta jolas pila bat egin genuen. – Paddle-SUP: ikasteko aukera

BERTIZEN BI EGUN

Maiatzaren 11an eta 12an  LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi zoragarria izan dugu. Astelehenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi eta trasteak aterpetxean utzi genituen eta herrira oinez joan ginen  . Han  frontoian  eta parke txiki

ESKOLA CONFINTa

Maiatzaren 13an , IRAES IKASLEAK TALDEKO kideak  Eskola Confinta  ospatu zuten DBHko ikasleekin. Horretarako lehendabizi  DBH osoa areto nagusian elkartu ginen. Bertan Iraes 21 ikasle taldeko  kideak aurkezpen bat egin zuten. Helburua  denoi  Eskola agenda 21, Eskola Jasangarriak, Iraes taldeak,

Joakina Deuna Festa (maiatzak 21 eta 22)

Iritsi da eguna! Lanak alde batera utzi eta elkarrekin gozatzeko aukera. Jolas zirkuitua, tailerrak, dantzak, antzerkia, txokolatada … denetik izango dugu. Egun politak igaroko ditugu ikasle, irakasle, familiek …  elkarrekin parte hartuz eta talde-lanean.

MUSIKA ASTEA

HH2 urteko gelan musika astea ospatu dugu. Bertan musika tresna ezberdiñak, zarata, soinua… landu ditugu. Horretaz gain musika tresna bat ere egin dugu, maraka TXARANGA batekin asteari bikaera borobila eman diogu!!

Elorrixara txangoa!

HH 3 eta 4 urteko ikasle eta irakasleak Elorrixara joan ginen asteazkenean, maiatzaren 13an. Bertan, hainbat abentura bizitzeko aukera izan genuen! Hasteko, autobus erraldoira igo ginen, a ze lana! Ia eskalatzaile bihurtu behar izan genuen autobusera igo ahal izateko! Elorrixara