LH 3. MAILAKOAK SASTARRAINEN

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bi egun eder pasa ditugu Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Bertan, baserriko animaliengana hurbildu gara, batez ere zaldiez gozatuz. Zaldiak nola zaindu azaldu ziguten bertako begiraleek eta ondoren gainean ibili ginen, hori bai une zoriontsua! Oilategian ere aritu ginen.

Bestalde, artisautza munduan ere lehen urratsak eman genituen eta saski dotore batzuk egin eta etxera ekarri genituen.

Guzti honetaz gain azpimarratu nahi dugu bi egun hauek geure arteko harremana sendotzeko balio izan dutela: elkarri lagundu, elkarrekin jolastu, ardurak zuzen bete, geure beldurrak gainditzeko urratsak eman, … Hau dena agerian geratu da denbora librea genuenean, mahaia jarri eta jasotzerakoan, animaliengana hurbiltzerakoan, lotarako garaian, …

Sastarrainen igaro ditugun egun pare hau giro alai eta lasaian joan zaizkigu eta hemendik aurrera azken txanpa gelditzen zaigu ikasturtea bukatzeko. ANIMO!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288