ASTITZERA IRTEERA

CIMG3895

Apirilaren 23 eta 24ean, LH 1.mailako ikasleak Astitzera joan ginen gaua pasatzera eta Aralar ezagutzera.

Ostegun goizean, Zumaiatik abiatu ginen eta Mendukilo leizezuloak bisitatu genituen. Kobazuloa izugarri gustatu zitzaigun! Fosilak, intsektuak, saguzar…ikusi genituen, bai harrigarriak! Mendi ibilbide bat eginez, aterpera iritsi ginen bazkal ordurako.

Arratsaldean, bertako begiraleekin, ingurua ezagutu eta herensugearen istorioa entzun genuen. Jolastu ondoren, afaltzeko ordua iritsi zitzaigun eta indarrak hartu eta gero, diskotekan dantza egin genuen.

Hurrengo goizean, gure motxilak prestatu eta gosari gozoa bertan genuen prest. Galtxagorrien herrira abiatu ginen eta beraientzat etxeak eraiki genituen. Aterpera itzuli ginenean, bazkaldu eta Zumaiara itzultzeko autobusa hartu genuen.

Irteera bikaina izan zen!!!!!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288