ESKOLA KIROLA

sara

Martxoaren 19an, Zestoako herri krosa ospatu zen eta Maria eta Jose Ikastetxeko haur eta gazte ugarik hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituztenak ere izan ziren. Benjamin mailan Walid Meftah 7. postuan sailkatu zen eta Laia Zendoia 12.postuan. Alebin mailan, Alex Otañok hirugarren postua lortu zuen, nesketan berriz, Joane Zabalak 5.postua lortu zuen eta Ainhoa Yereguik 8.ena. Infatil nesketan Sara Manzisidor izan zen azkarrena eta mutiletan, Mikel Azkuek bigarren postua eskuratu zuen.

Bestalde, martxoaren 21ean, Alebin mailako Gipuzkoako mahai tenis txapelketa jokatu zen Irunen eta Ikastetxeko hogeita bi gaztek hartu zuten parte. Aipatzekoa da, Arianne Uranga, Nerea Urteaga, Elena Sanchez eta Leire Ulaciak taldeka lortutako bigarren postua eta Luken Aizpurua, Andoni Doherty eta Unax Yeregik lorturiko laugarren postua. Banakako txapelketan Arianne Uranga, Elena Sanchez, Ainhoa Yeregui eta Leire Ulacia, 5, 6, 7 eta 8.postuetan sailkatu ziren urrenez urren.

ZORIONAK GUZTIOI ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!

20150324_111332


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288