Month: martxoa 2015

Albistekaria

Ikastetxean egiten ditugun ekintzak ugariak direla kontuan harturik, pasa den ikasturtean, albistekari digitala atera genuen. Hemen duzue 4.alea. Zuen gustukoa izango delakoan gaude. Agur bero bat!

SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURAREN gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz ,eskola eta familien arteko konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzeko, martxoaren 24an, 3 urteko gelako ikasle, guraso eta irakasleok elkartu eta erroskilak egin genituen. Gauza asko ikasi genituen denon artean: erroskilen osagaiak zein diren, orea

SUMMERFUN ETA SUMMERINTENSIVE UDARA INGELESEZ DISFRUTATZEKO UDALEKU IREKIAK

TEKINSKOOLEK INGELESA IRAKATSIKO  DU UZTAILEAN MARIA ETA JOSE IKASTETXEAN   Ekainaren 30etik uztailaren 24a bitartean,  ingelesez disfrutatzeko aukera paregabea izango dute herriko haur eta gazteek.  M&J Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolaturiko eta herriko haur eta gazte guztiei irekitako udaleku hauetarako, TEKINSKOOL-ekin

M&J Ikastetxea “Zure janaria ez da hondakina” bideo lehiaketako irabazle

Hondakinen sorrera gutxitzeko Europako Astea zela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordintzeko Organoak (HHKKO) eginiko ekimen honetan hartu zuten parte ikastetxeko DBH 4.mailako Biologia-Geologiako ikasleek. Bertan, bi minutuko bideo baten bitartez, gure elikagaiekin sortzen ditugun hondakinez eta beraien

Gurasoak gelan

Dakizuen bezala, gure ikastetxean gurasoek hezkuntza proiektuan parte hartzeari berebiziko garrantzia ematen diogu. Hori dela eta, aitzakia ezberdinak baliatzen ditugu beraien parte hartzea sustatzeko. Hala, lanbideen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, 4 urteko geletako gurasoak gonbidatu ditugu beraien lanbideen berri

ESKOLA KIROLA

Martxoaren 19an, Zestoako herri krosa ospatu zen eta Maria eta Jose Ikastetxeko haur eta gazte ugarik hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituztenak ere izan ziren. Benjamin mailan Walid Meftah 7. postuan sailkatu zen eta Laia Zendoia 12.postuan. Alebin mailan,

Maria eta Jose uraren aldeko nazioarteko kanpainan

Maria eta Jose ikastetxeak “For a Glass of Water” nazioarteko kanpainan parte hartu du. Kanpaina hau, internet bidez egiten den uraren eskubidearen aldeko kanpaina bat da. Web orrialde honetan edozein erabiltzailek ur baso batekin egindako bideo bat txertatu dezake eta

KORRIKA TXIKIA

Lehengo asteazkenean, martxoak 18an, HH.2 urteko gelako haur eta irakasleok ere ospatu genuen korrika txikia. Eskolan bertan egin genuen egitasmoa eta haurrak oso gustura ibili ziren.  TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!

KORRIKA 2015

Atzo, martxoak 22, arratsaldeko 17:30ak inguruan pasa zen Korrika Zumaiatik.  Ibilbide guztian zehar izan ziren gure Ikastetxeko ikasle, guraso eta langileak, baina ganbara tabernatik, pulpo elkartera bitartean gure ikastetxeko talde batek eman zuen testigua. Momentu politak bizi izan genituen. Hemendik

UREPELETIK BILBORA ABIA DADIN KORRIKA!!!

Korrika 19 abian dela eta, azken urteetan egin ohi dugun bezala, Maria eta Jose Ikastetxea osatzen dugun guztiok( ikasle, guraso, langile, Vedruna Guraso elkartea eta Titularra) euskararen erabilera suspertu eta garatzeko konpromisoaren adierazle gisa, Korrika Zumaiatik pasatzen denean euskararen lekuko