Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
CAMBRIDGE AZTERKETAREN HIRUGARREN DEIALDIA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea CAMBRIDGE AZTERKETAREN HIRUGARREN DEIALDIA – Maria eta Jose Ikastetxea

CAMBRIDGE AZTERKETAREN HIRUGARREN DEIALDIA

cambridge_mariatajose

Eleaniztasuna Ikastetxeko ardatz nagusietako bat izanik eta Ingelesak duen garrantzia kontuan harturik, nabariak dira azken urteetan hizkuntza honen inguruan egin ditugun hobekuntzak. Abenduan, Cambridge-ko azterketa ofizialen lehen deialdiko azterketak egiteko aukera izan genuen gure ikastetxean. Bigarren deialdiari dagokionez, azterketak (epea itxita dago dagoeneko) martxoan izango dira eta oraingoan, hirugarren deialdiaren epea irekitzen da azterketa maiatza edo ekainean egiteko asmoa dutenentzat.

Maila desberdinetako azterketak hauek dira: BEC PRELIMINARY, BEC VANTAGE, BEC HIGHER, KET, KET FOR SCHOOLS, PET, PET FOR SCHOOLS, FCE, FCE FOR SCHOOLS, CAE, CPE. Azterketak egiteko aukera edonork izango du, hau da, irekiak dira, baina prestatzen ari diren gure ikasleentzat, abantaila garbi bat dago gainera, beraiek ezagutzen duten leku batean azterketa egiteko aukera izango baitute.

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan mariatajose@vedruna.org posta elektroniko bidez edota, 943 860462 telefonora deituz.

Informazio gehiago hemen

Inskripzio orria hemendik deskarga dezakezu.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287