Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
DBH 1 Donostian | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea DBH 1 Donostian – Maria eta Jose Ikastetxea

DBH 1 Donostian

P1040244

Joan den urriaren 31an, DBH 1. mailako ikasleok irteera egun polita pasa genuen Donostian. Iritsi ginenan EITB-k Miramonen dituen instalakuntzak bisitatu genituen. Zortedunak izan ginen, Gu eta Gutarrak programaren grabazioa zuzenean ikusi ahal izan baikenuen. Geroxeago, Goenkale-ko aktoreak entsaio lanetan ari zirela, aktoreek izan ditzaketen zailtasunen lekuko izan ginen. Benetan zirraragarria.

Bestalde, Eureka-Kutxaespazio museora ere joan ginen eta elektrizitate tailerrean esperimentu ezberdinetan aritu eta gero, planetariora gerturatu ginen. Konstelazio eta astroei buruz ezagupen handiak ditugula konprobatu genuen eta museoan bueltatxo bat eman ostean bazkaltzera joan ginen. Udako giroa lagun genuela, hondartza ondoan bazkalduta pozik itzuli ginen Zumaira.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287