Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
BIKAINAK GARA! | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea BIKAINAK GARA! – Maria eta Jose Ikastetxea

BIKAINAK GARA!

Bikainekitaldia201400002

Gure ikastetxeak urrezko bikain ziurtagiria lortu du

Pasa den asteartean, azaroak 18, Eusko Jaurlaritzak, Bikain euskararen ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuen ekitaldi honetan, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren eta bertan izan zen gure ikastetxeko ordezkaritza bat ere.

Orotara, hainbat sektoretako hogeita hemeretzi erakundek jaso zuten ziurtagiria; horietatik hamabik goi-mailako urrezko egiaztagiria; hogeik tartekoa den zilarrezkoa; eta zazpik oinarrizkoa. Gure Ikastetxeak URREZKO ZIURTAGIRIA lortu du egindako ebaluazioetan, maila altu batekin gainera. Era honetara, hizkuntzen gestioan, euskarari bere lekua eman diogu, kalitate goreneko maila erakutsiz, eskaintzen dugun zerbitzuari balio erantsi bat emanez.

            Eskola Jasangarria Ziurtagiria lortu genuela adierazi genizuenean bezala, gure lanean, koherentziaz eta tinkotasunez jarraituko dugula adierazten dizuegu, zuen seme-alabei kalitate goreneko hezkuntza  eta zuei, zerbitzu bikaina eskainiz.

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287