Month: azaroa 2014

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROA

Azaroaren 17an LHko 4.mailako ikasleek Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitari hasiera emateko, Ttantto izeneko ur tanta baten ibilbidea azaltzen duen filma ikusi genuen. Ondoren, flyscharen jatorria, fosilen eta haitzen eraketa eta harraldean topa daitezkeen animaliari buruzko informazioa jaso genuen bi

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu gure ikastetxean. Egun hau berezi bihurtzeko asmotan, honako egitaraua izango dugu.

Kafe tertulia

Pasa den ostiralean, azaroak 21, ikasturte honetako lehen kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako gurasoekin. Egunero daukagu guraso askorekin egoteko aukera baino ostiralean, kafea eta pastak dastatuz, elkarrekin lasai egoteko  eta gure bizipenak, kezkak. etab. trukatzeko aukera izan genuen.

4.-5. LH eta landareak

Gure proiektuarekin jarraituz, “Umeak eta landareak elkarri lagunduz” lehengo ostiralean, hilak 21, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoen txanda izan zen. Ume bakoitzak landare bat landatu zuen. Ekintza honekin ondo pasatu eta landareen ugalketari buruz zertxobait gehiago ikastea lortu zuten.  

Udazkeneko Festa HHn

Udazkenaren gaia lantzeko asmoz, hainbat ekintza burutu ditugu 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek: Hostoak bildu genituen, Forondara joan ginen, orbelarekin jolastu genuen… Gaia borobiltzeko, azaroaren 19an, Udazkeneko Festa antolatu genuen, bertan, gaztainak danbolinean erre eta jan genituen, hostoak

BIKAINAK GARA!

Gure ikastetxeak urrezko bikain ziurtagiria lortu du Pasa den asteartean, azaroak 18, Eusko Jaurlaritzak, Bikain euskararen ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuen ekitaldi honetan, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren eta

DBH 1 Donostian

Joan den urriaren 31an, DBH 1. mailako ikasleok irteera egun polita pasa genuen Donostian. Iritsi ginenan EITB-k Miramonen dituen instalakuntzak bisitatu genituen. Zortedunak izan ginen, Gu eta Gutarrak programaren grabazioa zuzenean ikusi ahal izan baikenuen. Geroxeago, Goenkale-ko aktoreak entsaio lanetan

DBH 4. MAILAKO IKASLEAK BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOAN IZAN ZIREN

Azaroak 11an, DBH 4. mailako ikasleek Bilboko Guggenheim museoa ezagutzeko aukera izan zuten. XX eta XXI. mendeko mugimendu eta artista handien berri izan zuten ikasleentzat bereziki antolaturiko egitarau bati esker. Museoan giden azalpenak entzunez arte garaikidearen inguruko hainbat kontzeptu ikasi

UDAZKEN ERAKUSKETA

Astelehenean, azaroak 17, 5 urteko geletan, udazkenari buruz erakusketa egin genuen. Batetik , haurrek bere gurasoekin etxean egindako lanak eta informazioa ekarri zituzten. Nolako irudimena! Eta zenbat lan! Beste batzuk berriz, mendira joan ziren udazkenen fruituen bila: hostoak, intxaurrak, gaztainak,

“Umeak eta landareak elkarri lagunduz” 2. LH

Gure proiektuarekin jarraituz, “Umeak eta landareak elkarri lagunduz” lehengo ostiralean, hilak 14, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoen txanda izan zen. Ume bakoitzak landare bat landatu zuen. Ekintza honekin ondo pasatu eta landareen ugalketari buruz zertxobait gehiago ikastea lortu zuten.