Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN… | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN… – Maria eta Jose Ikastetxea

KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN…

VLUU L100, M100  / Samsung L100, M1003 urteko geletan, ETXEAren gaia lantzen aritu gara azken hilabete honetan. Gauza asko ikasi ditugu, primeran pasatzen genuen bitartean!

Batetik, HIRU TXERRIKUMEEN ipuina irakurri eta ikasi dugu, eta txerrikumeen karetak egin ondoren, 4 urteko geletan antzerkia ere egin genuen! Pintzelak hartu, tenpera potoak prestatu eta taldeka… GURE KARTOIZKO ETXEA ere egin genuen!! A ze nolako artelana! Eta indarrak gorde ondoren… margoketa txokorako izugarrizko hormirudi dotorea ere burutu genuen!

Beste batean, berriz, mendira joan ginen, Forondara! Hiru txerrikumeen etxea bilatzera! Txerritxorik ez genuen ikusi, baina, herriko etxe ezberdinak ikusteko aukera ere izan genuen!

Asko ikasi dugu eta hainbeste jolas eta eskulanekin ere… primeran pasa dugu!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287