Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
IRAES 21 TALDEA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea IRAES 21 TALDEA – Maria eta Jose Ikastetxea

IRAES 21 TALDEA

iraes

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein  beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

IRAES 21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso dugun eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen dugu ikastetxeen sarea da.

Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara.

Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioarteko prozesua zela medio.

IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

  1. Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea
  2. Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea
  3. “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea
  4. Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea
  5. Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez

Helburuak bi arlotan garatzen dira: 

  1. Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak
    1. Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea
    2. Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea
    3. Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea
    4. Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea
    5. Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea
  2. Elkar laguntza bideratzekoak
    1. Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea
    2. Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin
    3. Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean
    4. Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea
    5. Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko

Guzti hau egiteko eta sarean parte hartzeko, ikastetxean IRAES 21 TALDEA osatu dugu, hauek direa osatuko duten ikasleak:

  1. – Maria Amonarriz eta Lier Etxabe (1. DBH)
  2. – Joseba Etxabe, Eider Egaña eta Maite Aramendi ( 2. DBH)
  3. – Julian Perea eta Maialen Zabala ( 3. DBH)
  4. – Ane Duran eta Larraitz Agirre ( 4. DBH)

Egiten dituzten lanak eta informazio gehiago ondorengo orrialdean aurkitu ditzakezue:

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287