Month: urria 2014

IRAES 21 TALDEA

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia

UMEAK ETA LANDAREAK ELKARRI LAGUNDUZ PROIEKTUA

Proiektu berri bat martxan jarri nahi dugu: Hartu nahi duzun landarea eta trukean, lorezaintzarako materiala erosteko, borondatea eskatzen dizugu. Helburua: Umeek landareen mundua gehiago ezagutzea eta landareak maitatzen ikastea. Non: Atarian Noiz: Azaroak 3-14 bitartean Parte hartu ezazu eta lagundu

Kurtso hasierako meza

Kaixo lagunok! Pasa den  ostiralean hilak 24 ikasturte hasierako meza izan genuen. Elizkizuna oso polita izan zen eta denok gustora irten ginen Parrokiatik.

KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN…

3 urteko geletan, ETXEAren gaia lantzen aritu gara azken hilabete honetan. Gauza asko ikasi ditugu, primeran pasatzen genuen bitartean! Batetik, HIRU TXERRIKUMEEN ipuina irakurri eta ikasi dugu, eta txerrikumeen karetak egin ondoren, 4 urteko geletan antzerkia ere egin genuen! Pintzelak

AURTEN ERE ESKOLA AGENDA 21 MARTXAN!

Kaixo guztioi! Pasa den astean eman genion ofizialtasunez hasiera Eskolako Agenda 21eko ikasturteari. Lehen Hezkuntzakoak aretoan izan genuen ekitaldian EA21eko ordezkariek iazko maiatzean izandako udal batzarrean herriko ikasleek aurkeztu zituzten proposamenen berri eman zieten bere ikaskideei. DBHko ordezkari bakoitzak bere

Iritsi da udazkena!

Iritsi da udazkena 2 urteko gelara!. Atzo, urriak 21, Forondara joan ginen hostoak biltzera, goiz pasa ederra egin genuen. Jadanik gelak udazken usaina du! Udazken, ken, ken…

SORMENAREN TXOKOA

Ikastetxeko sarrera berritzen ari garen honetan, sormena lantzeko txokoa sortu dugu haur hezkuntzako gelen sarreran. Honi esker, hiru urteko zein lau urteko neska-mutilek margoketa saio libreez zein bestelako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Sentitu, pentsatu eta ekin!

Saskibaloia hastera doa!!

Eskolarteko kirolaren programa hastera doa eta aurtengoan ere, saskibaloia izango da lehen kirola. Eskolarteko kirolaren inguruko informazio gehiago ( partiden ordutegiak, berriak, argazkiak… ) aurki dezakezue honako helbide honetan: http://mariatajosekirola.blogspot.com.es/

Garraioak lantzen

Pasa den asteazkenean, irailaren 24an, HH 5 urteko ikasle eta irakasleak, garraioen eta bidaien gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Zumaian zehar ibili ginen garraio mota ezberdinak ikusten. Tren geltokira joan ginen, baita autobus geltokira ere. Bertan, autobusak, karabanak, autoak, motorrak,

IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA

Irailaren 30ean, Bilbon, KE-ren ikasturte hasierako ekitaldia izan zen. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako hainbat mandatari izan ziren, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxe kontzertatuetako Zuzendari asko ere. Aipatu, gure ikastetxetik hainbat kide joan ginela ekitaldi horretara, eta baita