JOLASTEN IKASI

Gaur egun seme alaben heziketak duen garrantzia ikusita 2014-2015 ikasturterako ondorengo aukera hau eskaini nahi dizuegu. Eskolako orduetatik kanpo zuen haurrak heztea dugu helburu, kirol eta jolas ezberdinak erabiliz. Zuen haurrek ondo pasatzeaz gain astean bi egunetan, lagun eta harreman berriak egiteko aukera izango dute. 

PARTAIDEAK:

HH4, HH5, LH1 eta LH2ko ikasleak, hau da, 4-8 urteko ikasleak hartuko dute bertan parte. Taldeak bereiztuta egongo dira kurtsoka eta noski bakoitzak dituen gaitasun motorren arabera, saioetatik jasoko duena kalitate handiagokoa izan dadin. Jarduera talde bakoitza 12-14 umez osatua egongo da, hauei eskaintzeko arreta handiagoa izan dadin. 

IRAUPENA:

2014-2015 Ikasturtean, Urrian 1etik aurrera. Saioak 45 minutukoak izango dira eta astean saio bat edo bi burutu daitezke. 

LAN EREMUA:

Maria eta Jose Ikastetxeko gimnasio handian. 

ORDUTEGIA:

  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA
17:00-17:45 HH 5 LH 2 HH 5 LH 2
17:45-18:30 HH 4 LH 1 HH 4 LH 1

TARIFAK:

– 45 minutuko saio bat astean, hilabetea 18 €

– 45minutuko bi saio astean, hilabetea 23 €

Interesatuak deitu ondorengo telefonora: 667750206 (Joseba Sesma)

                                                                              Irailak 10etik 17ra (11:00-17:30)


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288