Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
IKASTARO BEREZIAK DBH-N | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea IKASTARO BEREZIAK DBH-N – Maria eta Jose Ikastetxea

IKASTARO BEREZIAK DBH-N

lego_mindstorm

Aurreko astean DBHko ikasleek ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten Guraso Elkarteak antolatutako hainbat ekintzetan.
Lehenengo mailako ikasleek lehen sorospen inguruko ikastaro bat egin zuten.
Gimnasioan, bigarren mailakoek defentsa pertsonaleko hiru saio jaso zituzten. Gustora ibili ziren eta ikasi ere egin zuten.
Hirugarren mailako ikasleek ekintzailetasunari buruzko hitzaldi bat jaso zuten. Uxue eta Eneritzek bi ordutan azaldu zuten helburuak nola lortu daitezkeen baliabide gutxi izanik. Ikasle hauek talde dinamika bat eginez Zumaian egingo lituzketen aldaketak proposatu zituzten.
Laugarren mailakoek, berriz, Robotika eta Scratch-aren inguruko 12 orduko ikastaroa jaso zuten.
Ekintza hauen balorazioa oso positiboa izan da eta Guraso Elkarteak DBH-ko ikasleei eman dien aukera eskertu nahi dugu hemendik.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287