Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
2014/2015 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea 2014/2015 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK – Maria eta Jose Ikastetxea

2014/2015 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

Aurreko ikasturteetako pauso berberekin jarraituz, 2014/2015 ikasturtean zehar zuen seme-alabek behar dituzten liburuen zerrendak bidaltzen dizkizuegu hurrengo orrietan.

Dakizuen bezala, familia bakoitzak edonon lor ditzake liburuak, baina ikastetxeak ELKAR liburu dendarekin batera, gurasoei erraztasuna emateko asmoz, zentroan bertan liburuak erosteko aukera eskaintzen dizue.

Horretarako, ELKAR liburu dendak esteka hau jarri du eta bertan, nahi duenak liburuak erreserbatzeko eta ordaintzeko aukera ere izango du. Bestela, paperean X batekin markatu nahi dituzuen liburuak aukeratuz eta ikaslearen izen-abizenak idatzi ondoren, ikastetxeko atarian bertan entregatuz egin dezakezue. Kasu honetan, ordainketa behin liburuak eskuratzean egingo da, irailean hain zuzen ere. Edozein modutan, eskaera uztailaren 20a baino lehenago egin behar da. Papertegi materiala  ere eska daiteke, %5eko deskontua izango duelarik.

Aurreko urteetan bezala 3,4 eta 5 urteko ikasleei beraien geletan emango zaizkie liburuak eta materiala.

Internetez egindako eskaeratan, liburuak etxera bidaltzeko  aukera izango duzue eta horren kostua 6 €-koa izango da.

Zalantzarik izanez gero, ELKAR liburu dendako arduradunarekin (MAIDER OLAIZOLA) jar zaitezkete harremanetan ondorengo zenbaki honetara deituz: 943 420080.

Irailaren 4 eta 5ean, arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean, liburuak eskatu eta ordaintzeko aukera izango duzue ikastetxeko gimnasioan ELKAR liburu dendako arduradunak bertan izango direla aprobetxatuz.

Liburuak eta papertegi materiala kanpoan edo ELKAR liburu dendaren bitartez erostearen desberdintasuna hurrengoa da: gure instalakuntzak erabiltzearen ondorioz ELKAR liburu dendak salmentaren %6ko kantitatea abonatuko dio ikastetxeari, eta lehen egiten zen bezala, kopuru hori azpiegitura informatikoa hobetzeko erabiliko da, orain ere.

Bestalde, eta aurreko ikasturtean bezala, zuen seme-alaben eskolako materialen ordainketa bi zatitan egingo da, lehenengoa iraileko erreziboan eta bigarrena martxokoan.


Liburuen zerrendak: LH1LH2LH3LH4LH5LH6DBH1DBH2DBH3DBH4

Liburuak erosteko helbidea: http://www.elkar.com/mariaetajose


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287