DBH 2-K IRTEERA URDAIBAIRA

P1030750

Joan den maiatzaren 20an DBH 2. mailako ikasleak Urdaibaira joan ginen gure 3. hiruhilabeteko txangoa egitera. Zumaian giro lainotua utzi arren, han eguraldi eguzkitsua izan genuen egun osoan zehar eta hori garrantzitsua izan zen gure ur-aktibitateak egin ahal izateko.

Lehenik eta behin kanoan ibili ginen paraje zoragarri hartan eta ondoren “stand up paddle”-ean aritzeko parada izan genuen. Gehienontzat aurreneko aldia izanik, asko gozatu genuen kirol honetaz.  Egun ederra izan zen benetan!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288