Month: maiatza 2014

1. DBH SOBRONEN

Maiatzaren 22an, 1 DBHko ikasleak Sobronera joan ginen urte amaierako ibilaldia egitera. Goizean goiz irten ginen eta bertara iristean ekintza pila bat genituen egunean zehar egiteko: – Abentura zelaia: tirolinan, eskaladan, orekan,… gure trebeziak landu genituen. – Kanoak: binaka ibili

MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA

Pasa den asteartean, maiatzaren 27an, 5 urteko geletan musika-tresnen erakusketa egin genuen. Haurrek bere gurasoekin etxean musika-tresnak egin zituzten… a zer nolako lanak! Ondoren, instrumentu hauek gelara ekarri eta ikasleen artean musika emanaldi dibertigarri bat izan genuen. Zoragarria izan zen:

ELORRIAGARA IRTEERA

Maiatzaren 16an, Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urteko ikasleak, irteera izan genuen. Goizean, autobusa hartu eta Elorriagara abiatu ginen ilusio handiz. Han parkean eta zelaietan jolasten aritu ginen! Ondoren, bazkaltzeko ordua iritsi zen: Ze nolako ogitarteko goxoak! Indarrak berritu eta

INGELESEKO 2014-2015 IKASTURTERAKO MATRIKULA

Teatime enpresak datorren ikasturterako ingeleseko klaseen matrikula epea ireki berri du, eta hemen dituzue hauen inguruko informazioa eta izen-emate orria • Behin-behineko ordutegia: ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA 14.00 – 14.45 DBH DBH 15.00 – 16.30 DBH 17.00 – 18.00 HH3

JOAKINA DEUNAREN EGUNA

Oraindik ere banderatxoak dantzan dabiltza airean gure patioan, pasa berri  dugu eskolako egunik alaiena. Tailerrak, tonbola, abestiak, dantzak, jolasak … ikasle, irakasle eta familiak elkarrekin ospatzeko aukera paregabea. Aurtengoa ere bikaina izan da, orain beste hirurehun eta hirurogeita bost egun

UITZIRA IRTEERA

Maiatzaren 15 eta 16ean, LH2.mailako ikasleak Uitzin izan ginen gaua pasatzen. Ostegun goizean, autobusa hartu eta Uitzirantz abiatu ginen ilusio handiz. Aterpetxean maletak utzi eta Peru-Harrira joan ginen. Han zegoen Iñaki Perurena gure zain! Berarekin harriaren historia, euskal tradizioak, harri

DBH 2-K IRTEERA URDAIBAIRA

Joan den maiatzaren 20an DBH 2. mailako ikasleak Urdaibaira joan ginen gure 3. hiruhilabeteko txangoa egitera. Zumaian giro lainotua utzi arren, han eguraldi eguzkitsua izan genuen egun osoan zehar eta hori garrantzitsua izan zen gure ur-aktibitateak egin ahal izateko. Lehenik

Astitz

Astitz, paraje bikaina! Bi egun zoragarri pasatu ditugu LH1.mailakook Nafarroako Astitz herrian. Gela eta etxea alde batera utzi eta naturak eskaintzen dizkigun hainbat altxor ezagutzera  abiatu ginen motxila hartuta. Mendukilo kobazuloan gordetzen den harrizko herensugea ezagutu dugu, lamiak orrazten diren

Azokara irteera

Pasa den ostegunean, maiatzak 15,  2 urteko gelakoak eguzkia lagun genuela azokara joan ginen sokari zintzo zintzo helduta. Bertan animaliak, frutak etab. ikusi ondoren, hamaiketakoa egin genuen borobilean eserita eta eguraldi ederra aprobetxatuz Amaiako parkean gelditu ginen jolasten alai eta

Trokara irteera

DBH hirugarren mailako ikasleak maiatzaren 19an, “Troka-abentura” Gorlizera joan ziren. Bertan ekintza ezberdin ugaritan aritu ziren, horien artean bodyboard, tirolina, Karts eta ginkana. Egun zoragarria igaro ondoren Zumaiara pozik itzuli ginen.