EUSKAL CONFINTa

larraitz maite taldea 2

Apirilaren 2an, Euskadiko Biodibertsitate zentroan bildu ginen Euskal Herriko beste Eskola Jasangarrien ordezkariekin  V. Euskal Confint ospatzeko. Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bakarrik bildu ginen.

Gure ikastetxetik Iraes 21 ikasleak taldea osatzen dugun 4 ikasle joan ginen bertara; Larraitz Agirre, Ane Duran eta Maite Aramendi ikastetxeko ordezkari bezala eta Alazne Rubio Euskal Confinteko Ekolider bezala.

Ikastetxe denek 2 lan prestatu behar genituen eta bertan egin aurkezpena:

  1. Fotonovela: Confint-a prestatzeko zer pauso jarraitu ditugun adierazten da bertan.
  2. Dasivaoa: Egunkari baten portada bat da, non bertan, Confintari buruzko informazioa eta beste proiektuen ideiak azaltzen dira.

Ikastetxe bakoitzak bere lanak aurkeztu genituen eta ondoren taldetan bildu ginen ikusitakoari buruz hausnartzeko eta bertan hainbat ideia landu eta atera genituen.

  1. Kontsumismoa:behar duguna baino askoz gehiago kontsumitzen dugu eta ondorio larriak ekartzen dizkigu.
  2. Beroketa globala:Jendeak ez badu ardurarekin jokatzen egoera okertu egingo da.
  3. Birziklapena:Jendea sentsibilizatu egin behar da edukiontzi marroia gehiago erabiltzeko.
  4. Kutsadura:Ahal ditugun garraio publiko gehien erabiltzen hasiko gara,horrela gutxiago kutsatuko baitugu.

Guztia laburbilduz,esperientzia bikaina bizi izan genuen egun honetan ,eta lagun onak egiteaz gain konturatu gara,planeta zaintzea gure esku dagoela!

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288