Month: apirila 2014

DBH 2- IRTEERA SAKONETA

Joan den astelehenean, hilak 14, DBH 2. mailako ikasleok mendi irteera eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Goizean ikastetxetik abiatu ginen Elorriagarantz eta bertan ordu betez jolasten egon eta gero, Sakonetara jeitsi ginen. Eguraldiak horretarako aukera ematen zuenez, oinak busti

3. DBH: URBIA

3. DBHko ikasleak Apirilaren 14an Arantzazutik abiatuta Urbiako kanpalekura oinez joan ginen. Bertan bazkaldu eta arratsalde zoragarri bat igaro genuen. Ondoren ordubiak aldera Arantzazura abiatu ginen eta Zumaiara itzuli ginen, egun zoragarri bat igaro ostean.

Txoriene

Guraso agurgarriak, Hezkuntza integral bat eskaintzen dugu gure ikastetxean eta, filosofia horri jarraituz, gure ikasleei bizitzarako gaitasun ugari irakatsi eta lantzeko aukera ezberdinak bideratzen dizkiegu ikasturtean zehar. Hori horrela izanik, esperientzia polit eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izango dute ikastetxeko

1.DBH : ZUMAIA –ZARAUTZ

1. DBHko ikasleak Apirilaren 14an,  Zumaiatik abiatuta Zarautzera oinez joan ginen. Bidean hamaiketakoa Askizun egin genuen eta frontoian jolasean ibili ginen. Eguerdian , Zarautzera iristean , zuzenean hondartzara joan ginen bazkaltzera eta bertan egon ginen bueltatzeko ordua iritsi zen  arte.

LEHEN SOROSPEN IKASTAROA

Aurtengo ikasturtean zehar, irakasle talde osoak Lehen Sorospen ikastaroa burutu dugu. Oinarrizkoak diren neurriak, jokabideak eta eman beharreko pausoak berrikusteko aukera izan dugu, teorian zein praktikan esperimentatuz. Oso baliagarria izan da denontzat.

Udaberria iritsi da 2 urteko gelara!

Udaberria iritsi da 2 urteko gelara!. Ikusen al dituzue bi lore eder horiek? ba gu guztion artea egin ditugu material desberdinak erabiliz: egunkari papera, zelofan papera, hariak, margoak etab. Entzuten al dituzue txori kantari horiek? ba horiek ere guk egin

DBH 1: ZUMAIA ETA ARTEA

Martxoa  18 eta 20an eta Apirila 2an  1.DBHko ikasleak Araziren eskutik “Zumaia eta Artea “ gaia landu dute. Saio honek bi zati ditu: –          1. saioan, teoria pixkat azaldu ondoren, talde lanean jardun zuten, Zumaiako eraikuntza garrantzitsuenak aztertzen. Ondoren Zumaia

EUSKAL CONFINTa

Apirilaren 2an, Euskadiko Biodibertsitate zentroan bildu ginen Euskal Herriko beste Eskola Jasangarrien ordezkariekin  V. Euskal Confint ospatzeko. Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bakarrik bildu ginen. Gure ikastetxetik Iraes 21 ikasleak taldea osatzen dugun 4 ikasle joan ginen bertara; Larraitz Agirre,

HONDAKINAK ARTELAN BIHURTZEN

Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleak artista lanetan aritu gara azken aste hauetan. Etxean sortzen ditugun hondakinekin, taldeka lan ederrak egin ditugu: robotak, musika tresnak, espaziontzia, hegazkinak…Guztiekin, erakusketa egin dugu. Gustura aritu gara hondakinak artelan bihurtzen!

ZESTA PUNTAN TXAPELDUN

Joan den larunbatean, martxoak 29, Getariako Sahatsaga frontoian Gipuzkoako binakako zesta punta txapelketako finalak jokatu zituzten alebin eta infantil mailetako jokalariek. Bertan, gure ikastetxeko ikasleak izan ziren txapeldun: alebin mailan, Luken Aizpurua eta Unax Yeregi txapeldun eta Aitor Agirre eta