Pasa den asteartean, martxoaren 11ean, eta herriaren gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, 5 urteko geletako ikasleok, gure Zumaia maitea ezagutzera abiatu ginen!!
Beheko plazatik igaro ondoren, frontoia ikusi genuen, baita zenbait denda ere udaletxera iritsi arte. San Juan iturri aurretik pasa ondoren, San Pedro parrokia ikusi genuen. Ondoren, liburutegia, zinema, ibaia… ezagutu genituen, azkenik parkera iritsi arte. Oso herri dotorea dugula konturatu ginen! Eta elkarrekin ibiliaz, herriaz gozatu genuen.
Zein ondo pasa genuen!