Month: martxoa 2014

Musika tailerra

Pasa den asteazkenean, martxoak 26, musika tailerra izan genuen 2 urteko gelan. Etxetik haur bakoitzak musika tresna bat ekarri zuen: marakak, tronpetak, tanborrak, gitarrak, eskusoinuak, xilofonoak, filarmonikak, karrakak, painoa etab. Denetarik zegoen han! Ederra orkestra sortu genuena! Tailer honetan musika

ZABALEGI NATUR ESKOLARA IRTEERA

Martxoaren 27an, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak, Zabalegi Natur Eskolara irteera izan genuen! Donostian, Hernanirekin mugan dagoen ekogunea da hau. Eta… oso egun polita pasa genuen! Nekazarien bizitza nolakoa den ezagutu genuen! Baratzera bisita egin genuen: baratzean dauden barazkiak behatzeko.

KUTXAESPAZIO-TXURI URDIN IRTEERA

Martxoaren 17an, astelehenean, astea ondo hasteko, LH 4.mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Kutxa Espazioa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen! “Uraren milaka arpegi” tailerrean ere parte hartu genuen, uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz…gehiago jakiteko! Miramoneko parkean bazkaldu ostean,

ITZIAR ITUÑO, GOENKALEKO NEKANE, LH 6.MAILAKOEKIN HIZKETAN

Martxoaren 25ean, Itziar Ituño, Goenkaleko Nekane, gure artean izan genuen. LH 6.mailako ikasleek bera ezagutzeko aukera izan zuten. Batetik, bere ibilbide profesional eta bestetik, gaur egun duen lanbidera iristeko emandako pausuen inguruan hitz egiten aritu ziren. Amaitzeko, ikasleek Goenkale telesailaren

ESKOLA KONFERENTZIA

Martxoaren 24an DBHko ikasleen Eskolako Confinta ospatu dugu. Iraes 21 taldeko eta EA 21 taldeko ikasleek , irakaslearen laguntzarekin prestatu eta aurrera eraman genuen ekintza hau. Bertan Zumaiako eta mundu mailako arazo desberdinen ikerketa azaldu ondoren, gure ikastetxearen arduren zerrenda

EUSKO JAURLARITZAKO BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANAREN AURKEZPENEAN MARIA ETA JOSE IKASTETXEA EREDU

Pasa den asteartean, martxoak 18, Bilbon ospaturiko EAE-ko Ikastetxe kontzertatuen (KE) Zuzendari bilera nagusian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik, Bake eta bizikidetzarako Plana aurkeztu zuten. Hauen helburua, bilduriko Ikastetxe guztien Zuzendaritzei programa honen onurak erakustea zen eta

Pello “Ipuin kontalaria”

Joan zen ostegunean, martxoak 20, 3 eta 4. mailako ikasleek Peio Añorgaren ipuin kontakizunean parte hartzeko aukera izan genuen. “Desberdintasunaren aurrean denok berdinak” izan zen aurkeztu zizkigun ipuinen gaia eta musika tresna xelebreak erabiltzen zituen bitartean dantza egiteko aukera ere

Kafe tertulia

Pasa den ostiralean, martxoak 21, kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako guraso eta irakasleek. Zein aberatsa den gure esperientziak elkarbanatzea, zein lasaigarria jakitea gure kezkak eta arazoak besteek ere badituztela…noiz izango dugu hurrengo kafe tertulia???  

SINDROME DE DOWN NAZIOARTEKO EGUNA

Lehengo ostiralean, hilak 21, Down sindromearen Nazioarteko Eguna zela eta sentsibilizazio kanpaina bat izan genuen: ipuinak, bideoak, marrazkiak, Atzegiko arduradunen hitzaldiak eta sindromea bizi duen neska baten testigantza, gogoeta uneak… ekintza desberdinak helburu berdinarekin: Down sindromea bizi duten pertsonen errealitatea

Gurasoak irakasle!

Pasa den asteazkenean, hilak 19, gure ikasleen guraso batzuen bisita izan genuen 4 urteko geletan. Lanbideen gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, guraso hauek, beren ogibidearen berri gure ikasleei kontatzera animatu ziren: non lan egiten duten, zein den beren eginbeharra, gehien