Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
“Maisu Joxean” joan zaigu | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea “Maisu Joxean” joan zaigu – Maria eta Jose Ikastetxea

“Maisu Joxean” joan zaigu

Joxean_Elorza

Joxean Elorza Aranberri (1962-07-16), gure “maisua” joan zaigu. 30 urte (1983.urteko irailetik) zeramatzan gurekin lanean, gelditu gabe. Zenbat proiektu, zenbat bidaia, zenbat ordu…. Ikasle, lankide, guraso eta herriko taldeekin, nekaezina benetan.

Hainbeste urte irakaskuntzan

Hainbeste urte ahaztezin

Euskara dela kirola dela

Zenbat une elkarrekin

Eta oraintxe aldegin duzu

Sortuaz hainbeste samin

Jakin ezazu momentu oro

Egongo zarela gurekin.


Ixilpeko lan ugari eginaz

Zenbat proiektu aurrera

Ta eskerrik asko zu ezagutzeko

Emateagatik aukera

Lankide ona lagun hobea

Beti halaxe izan zera

Zauden tokitik jarrai dezagun

Elkarlanean batera.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287
8 comentarios sobre ““Maisu Joxean” joan zaigu
  1. Maria eta Jose Ikastetxea says:

    Joxean, zuk egindako lana ez dugu inoiz ahaztuko eta bertsoak jartzen duen modura, “zauden tokitik jarrai dezagun elkarlanean batera”.

  2. igone korta says:

    Besarkada eta animo asko,

    Joxeanen lankide eta ikasle izan zareten guztioi!

    Aldazabal•Korta familiaren partez

  3. Anonymous says:

    Tuvimos la gran suerte que fuera tutor de nuestro hijo mayor. su recuerdo es imborrable, su ejemplo es insuperable.
    Joxean no fallaba,allí estaba en cada partido de escolares, en cada prueba de atletismo, en cada mendibuelta, siempre estaba allí para cuidar, mirar, animar, acariciar, dar una palmada, alentar, acompañar.
    De forma discreta, pasaba desapercibido. Alguna vez le comenté, “Jo Joxean, ya te implicas eh?” humildemente ´me respondió, “si no tengo otra cosa, si los niños son mi vida”.Además de a los niños dedicaba su tiempo libre a otras asociaciones, pero era verdad, los niños eran su vida y a ellos la dedicó con total generosidad, sin esperar absolutamente nada a cambio, dándoles lo mejor de él, y lo mejor de él era muy bueno, porque si algo era Joxean era bondad.
    Nos deja en estado de shock, y su recuerdo nos emociona. Entiendo su partida como una llamada hacia una enseñanza más sensible, más humana y más cercana. Verdadero ejemplo a seguir.
    Un abrazo a todos sus compañeros, dirección y alumnos por semejante pérdida.

  4. Itziar Garciarena says:

    Palabras es lo que no tenemos
    para expresar lo que sentimos,
    para decir todo lo que pensamos,
    pero hay una palabra
    que puede resumir todo,
    ! GRACIAS !
    Por esa ilusión transmitida,
    por esa implicación incondicional,
    por compartir con nuestr@s hij@s tantas y tantas cosas.
    GRACIAS DE TODO CORAZÓN.

  5. N.L. says:

    Besarkada haundi bat eskola komunitate osoari.

  6. Anonymous says:

    Maixu bikaina eta lagun ezin hobea. Ez zaitugu inoiz ahaztuko. Eskerrik asko eta muxu handi bat.

  7. MSS says:

    Joxean, todavia me acuerdo cuando empezaste en el colegio por entonces cursaba cuarto y ya entonces todos nos dimos cuenta de la clase de persona que eras siempre pendiente de todos nosotros. Despues de acabar el cole, en mis años de instituto y universidad cuando nuestros caminos se han cruzado siempre recibi de ti una sonrisa. Y ahora cuando he regresado otra vez al colegio, esta vez con mis hijos, he visto como los niños se acercaban y te miraban de la misma manera que lo haciamos hace 30 años.
    Gracias por ser como eras, por tu implicacion, por los madrugones un sabado cualquiera para ver jugar a nuestros hijos y por muchas cosas mas. Te vamos a extrañar mucho.

  8. Ione says:

    Ze zaila den lerro gutxitan Joxean bezelako irakasle baten aztarna deskribatzea…

    Beti bizi izan dut errespeto osoz irakasleen lana, hain garrantzitsua, hain bokazionala eta oinarrizkoa gure seme alaben heziketa eta etorkizuna garatzeko…

    Duela 26 urte, Joxean gure anaia zen Mikel-en azken irakasle izan zen, heriotzak bapatean eraman ziguna… eta zuk, gure Ama-rengan une latz haietan aztarna goxoa utzi zenuen, sakona eta bikaina…

    Duela 23 urte nire irakasle izan zen, benetako giza balioak goxotasunez eta maitasunez gela osoan ereinez…
    Beti mantendu dezu harremana zure ikasle guztiekin, beti detallista, beti gure hazkunde eta heldutasun garapena poztasunez biziz…

    Nork esango zidan neri … 22 urte geroago, nire semeak zure eskutik pasatzeko aukera izango zuela? Halaxe hitzegin genuen lehenengo bileran… Hau da poza Joxean… Zu nire semearen tutore… Eta halaxe esan zenidan zuk ere zure apaltasun osoz… Gustora beti bezela haurrak jaso eta heldutasunera bideratzen…

    Umezurtz utzi dituzu gure seme alabak bai… Baina ez dituzu utzi giza balioetan ustel… Ez horixe! Ez dute ahaztuko bere irakasle Joxean bapatean desagertu zela, agur esan gabe.. Bizitza injustu honen kapritxuz… Beti geratuko da beraien iraganeko bizipenetan irakaslea, gidari eta laguna ez zela beraiekin batera helmugara iritsi… Baina era berean ez dute ahaztuko ez, langile fina zinela, irakasle alai eta giza balioetan aberatsa…

    Zein harro egongo zeran, zure ikastetxea, 30 urtetan zurea izan dena, zure lankideak eta ikasleak, zure lagunak, zure “umeak” hitzez eta ekintzez egun guzti hauetan adierazi eta erakutsi digutena… Zuk ereindako haziaren fruitu ederra…

    Mila esker Joxean, izan betiko merezi dezun atseden eta pakea…