EA21: Udal Jarraipen Foroa

IMG_0736

Eskola Agenda 21 proiektoaren barne urtero Ingurumenarekin zerikusia duen gai bat lantzen dugu herriko ikastetxe guztiak. Gure ikasleek gai horren inguruan ikastetxea eta herriaren egoera aztertzen dute. Herri mailako azterketa egin ondoren hainbat proposamen eta konpromisu azaltzen dituzte udaletxean ospatzen den Udal Foro berezi batean. Aurreko urteetan egindako proposamen eta ondorio horien jarraipena izan dezaten herriko ikastetxetako ikasle ordezkariak udal ordezkariekin biltzen dira eta era labur batean landutako gaiaren inguruan emandako pausoak elkarri adierazten dizkiete.

Pasa den asteartean, otsailak 18, udaletxean izan ziren DBHko 1. eta 2. mailako ordezkariak herriko beste ikastetxeko ordezkariekin eta udaletxeko Ingurumen zinegotzia eta teknikariarekin Udal Foroaren Jarraipena burutzeko. Udalak Zarata eta Uhinen inguruan zertan ari den azaldu zien gazteei eta hauek berriz, bere ikastetxeetan arlo hauetan zein jarraibide hartu diren azaldu zieten. Gune aproposa da gazteak herriko gauzetan informazio gehiago biltzeko eta ikastetxe eta udalaren artean beste lotura mota bat sustatzeko. Eskerrik asko guztioi!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288