Month: otsaila 2014

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BISITALDIA

Otsailaren 24an, astelehena, Lehen Hezkuntza Bigarren Mailako ikasleak Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen eguna pasatzera. Gelan, ilusio handiz Unibertsoari buruzko gaia landu ondoren oso ondo etorri zitzaigun irteera hau egitea. Han sartu ginen Planetarium handian! Zenbat planeta! Zenbat izar!

Vedruna kongregazioaren eguneko meza

Otsailaren  26an, Vedrunatar kongregazioaren eguna izan zen eta urtero bezala herriko parrokian meza ospatu genuen. Ospakizun polita izan zen, bertan joan berri zaigun Joxeanen alde otoitz egiteko aukera izan genuen.

“HAZI BIZI HEZI” BIZIPEN TAILERRAK H.H.n

“HAZI BIZI HEZI” Bizipen tailerrekin jarraituz, pasa diren asteetan, 3, 4 eta 5 urteko haurren gurasoekin elkartu ginen, familientzat interesgarri zaizkien gaiak tratatzeko. Hala, ondorengo gaiak landu genituen: 3 urteko gelako ikasleen gurasoekin: “Nire anaia jaio da, eta ni zer?” 

EA21: Udal Jarraipen Foroa

Eskola Agenda 21 proiektoaren barne urtero Ingurumenarekin zerikusia duen gai bat lantzen dugu herriko ikastetxe guztiak. Gure ikasleek gai horren inguruan ikastetxea eta herriaren egoera aztertzen dute. Herri mailako azterketa egin ondoren hainbat proposamen eta konpromisu azaltzen dituzte udaletxean ospatzen

Pasta tailerra

Pasa den asteazkenean, otsailak 19, pasta tailer ikusgarria izan genuen bi urteko gelakoek. Gela, mota desberdinetako pastaz beteta zegoen, a ze gozamena!. Sormena, ukimena, koloreak, formak, zaratak, sailkapenak etab. landu ahal izan genituen baina, garrantzizkoena badakizue zer izan zen? ba

ZIRKOA!

Pasa den asteazkenean, otsailaren 19an, 4 urteko gelako ikasleen zirko emanaldia izan genuen! Denetarik zegoen zirkoan: Aurkezle paregabeak, lehoi beldurgarriak, elefante erraldoiak, tximino jostariak, domatzaile ausartak eta pailazo barregarriak! Nahiko barre egin genuen! Baita abestu ere: Prapra, Prapra… tzunpa tzunpa

DENBORAREN BILA

Pasa den otsailaren 14ean, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu genuen. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan genituen. Horrela jakin genuen Zumaia herriak

Itxas txakurra Zumaian

Pasa den ostiral arratsaldean gure herrian genuen bisitari baten berri izan bezain azkar,  gelako lanak alde batera utzi eta han joan ginen, arin-arin,  LH 1.mailakoak moila aldera. Hantxe zegoen ITSAS TXAKUR kumea! Harrigarria benetan! Izugarrizko ilusioa egin zigun eta adi-adi

GURE BERRIKUNTZA PROIEKTUAK SARIA LORTU DU

Maria eta Jose Ikastetxeko “PERTSONAK, BALIOAN” proiektu pedagogiko berritzaileak, instituzio publikoen babesa lortu du. Maria eta Jose Ikastetxeak bere hezkuntza eskaintzaren ardatza duen “Pertsonak, balioan” proiektu propioaren sustapenerako, babes ekonomikoa lortu du  Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako berrikuntza sailetatik.

LABORATEGIAN!

Pasa den asteartean, otsailaren 11ean,  5 urteko geletako ikasleok, ikertzaile ospetsuenen paperean jarri eta eskolako laborategira joan ginen!! Gorputzaren gaia lantzen ari ginela aprobetxatu genuen, eta bertako tresnak erabiliz, gure barruko organo eta hezurrak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen!! Zenbat