IRAES 21 TALDEA

taldeko argazkia

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein  beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

IRAES 21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso dugun eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen dugu ikastetxeen sarea da.

Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara.

Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.

IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea

2.     Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea

3.     “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea

4.     Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea

5.     Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez

Helburuak bi arlotan garatzen dira:

 

a) Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak

1. Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea

2. Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea

3. Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea

4. Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea

5. Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea

 

b) Elkar laguntza bideratzekoak

1. Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea

2. Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin

3. Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean

4. Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea

5. Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko

Guzti hau egiteko eta sarean parte hartzeko,  ikastetxean IRAES 21 TALDEA osatu dugu, hauek direa osatuko duten ikasleak:

1.- Joseba Etxabe  eta Maite Aramendi ( 1. DBH)

2.- Alazne Rubio eta Enma Kareaga ( 2. DBH)

3.- Ane Duran eta Larraitz Agirre ( 3. DBH)

Egiten dituzten lanak eta informazio gehiago ondorengo orrialdean aurkitu ditzakezue:

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

Logoa


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288