HAUR HEZKUNTZAKOAK GURE MONJEKIN KANTUAN

Abenduaren 5ean, gabonak gero eta gertuago zeudela aprobetxatuz, 5 urteko haurrak gure ikastetxeko monjen etxera joan ginen gabon kantak abestera eta beraiekin hizketalditxo goxo bat izatera. Din dan don, Alaken edota Olentzero bezalako kantak abestu genituen, eta horretarako, musika tresna ezberdinak erabili genituen: panderoak, xilofonoa, marakak… Honen ondoren, monjek oparitutako galleta goxoak jan genituen eta hori egiten genuen bitartean beraien bizimoduaren ingurukoak ikasteko aukera izan genuen.

Oso gustora itzuli ginen gure lagun monjak zein ondo eta alai bizi diren ikusita, ziur izan berandu baino lehen itzuliko garela zuengana!